2012-01-10

KRISIAREN GABONAK

            Aurten oso gabon bereziak izan ditut, hainbat jendek bezala, langabezian nabil. Izan ere, gabonak ailegatu zirenean ia-ia ez nintzen konturatu ere egin, behin-betiko "oporrak" dauzkadanez, aldaketa handirik ez dut nabaritu...Gainera, familiarekin elkartzen garen bakoitzean pertsona berberak gaude, gabonetan nahiz urtean zehar. Bestalde, jaiegunak asteburuekin batera joan diren ondorioz nahiko parranda arrunta izan dugu herrian.

          Egia esan, gabonak inoiz ez zaizkit asko gustatu. Jende askok esaten duen bezala, "El Corte Ingles"eko asmakizun bat dira, eta gastatzeko aitzaki hutsak dira. Beno, agian urrunegi noan naiz, baina asmatu ezean, ziur nago haiek izan direla gabonetako zentzua erabat aldatzea lortu zutenak. Antzinan, familia osoarekin egoteko eta egun goxo batzuk pasatzeko balio zuten egun berezi hauek; gaur egun, aldiz, familiek ez dute elkartu nahi, eta jendeak opari edo janariari buruz bakarrik daki hitz egiten. Edozein pertsonarekin topatzen garenean elkarrizketa berdina errepikatzen dugu: ea zer moduz Olentzero edo Errege Eguna. Hurrengo belaunaldian ikus ahalko dugu, argi eta garbi, zein den honen guztiaren ondorioa.Izan ere zenbat eta denbora gehiago pasa, orduan eta opari handiagoak eskatzen dituzte umeek, bai eskatu, bai eskuratu, hau tristea...

         Bukatzeko, aipatu ditugun bi gaiak lotu ditzakegu, bata krisiarena, eta bestea, gabonetako zentzua aldaketarena. Imajina ezazu zer aterako den. Bada, aurten gertatu dena,hau da, ezin dela beste urteetan bezala hainbeste xahutu eta aldi berean zuhurra izan.

1 comentario: