2012-01-23

Publizitateari buruz...

         Supermerkatura joaten garenean zergatik erosten dugu produktu bat eta ez bestea? zergatik aukeratzen dugu produktu bat bere ondoan daudenak merkeagoak izan arren? Horri buruz hitz egingo dugu zaila egiten baitzait sinestea publizitatearen ondorioa hain handia izan daitekela. Nahiz eta ez zaidan batere gustatu, gero eta konbenzituago nago gero eta tontoagoak garela...

         Adituen arabera hiru gauza oso inportante dira zerbait saltzeko momentuan: Produktuaren kalitatea lehenengoa da, oso garrantzitsua dela pentsatu dezakegu, baina besteak ikertzen ditugunean konturatzen gara ez dela inportanteena. Beste aldetik, produktuaren irudia daukagu. Normalean denda batera zerbait erostera joaten garenean ezin dugu produktua dastatu (promozioren bat izan ezik), horregatik erabakitzen dugu zer erosi ikusi ahal dugunagatik, irudiagatik, alegia. Inoiz ez genuke erosiko donuts bat etiketan txerritxo bat jarriko balute, esate baterako. Edo, ez genuke erosiko xaboi marka bat kolorez iluna izango balitz, beltza adibidez. Bada, oraindik falta zaigu azken arloa, eta seguraski erabakigarriena zerbait saldu nahi badugu kontuan hartzeko, publizitatea.

          Telebistan, egunkarietan, postontzietan, baita supermerkatuan bertan ere, markak iragarkien bidez saiatzen dira edozein gauza saltzen, estimuluz inguratuak gaude. Agian, pentsa ahal dugu guri ez zaigula bultzatzen erostera, baina noski, oker gaude, hainbat umeren izaera begiratzen badugu argi eta garbi ikusiko dugu, iragarki erakargarri bat ikusten duten bezain pronto bere eskaera aldatzeko gai direla, eta umeak azkenean helduen mundua islatzen dute.

         Dena den, nire aburuz enpresak publizitateari buruz gehien dakitenak dira. Orduan, haiek hainbeste diru gastatzen badute iragarkiak egiten, helburu bat betetzeko izango da, zalantzarik gabe, muxutruke ez baitute ezer egiten. Esandako guztia esan ondoren, bakoitzak bere ondorioak atera behar ditu...

No hay comentarios:

Publicar un comentario