2012-01-24

BETI DAGO NORBAIT IRAKASTEKO GOGOZ

     Uratrrilaren hasieran Lazkaora ailegatu nintzen, momentu horretan ezin nuen imajinatu ere egin zer etorriko zitzaidan, ez dakit irakaseleek nola egiten duten, baina egunero egun berezia izatea lortzen dute.

    Esate baterako, atzoko txangoari buruz hitz egingo dizuet: Hasieran, nik pentsatzen nuen tontakeria bat izango zela, marmelada egitea hain erraza denez, zer ikasi ahalko genuke? Bada, marmelada egiteak bultzatu zigun denetarik hitz egitera, baina, ez pentsa, denetarik esaten dudanean, denetarik da; marmeladari buruz, baserriko bizitzari buruz, zuhaitzei buruz, erleei buruz, baita Adan eta Evari buruz ere. Gizona oso jatorra da, eta gainera, jakintsua baino jakintsuagoa da.

     Ailegatu ginen bezain pronto, bere burua aurkeztu zuen Xabik, gero, gure txanda ailegatu zen. Aurkezpenak egin ondoren azaldu zigun gaztea zenetik bere asmoa zela baserri batean bizitzea, bere familiarekin eta beste lagun batzuekin komuna moduan, azkenean, egitasmo hori ezin izan zuten bete, baina, behintzat, berak eta bere bikoteak baserri bat erosi zuten Goierri aldean. Bizitza osoa eman du baserriaren inguruan lan egiten, bai nekazaritzan, bai bere etxeko produktuak saltzen. Alaitasunez beteta kontatzen zuen egiten duen guztia, erraza da sumatzea zenbat gustazen zaion egiten duena.

Horretaz gain, lehen esan dudan bezala beste gai askori buruz hitz egin genuen. Ni, adibidez, harrituta geratu nintzen aipatu zuenean sagarren hazien osagaiak, batez ere, arsenikoa daukatela aipatu zuen momentuan. Fruituak txikiak direnean erabiltzen dute arsenikoa zomorroen kontra gorputza babesteko. Helduak direnean, ordea, hain txikia da kantitatea, ezen gizakiari minak ez baitio egiten; aitzitik, ona da digestioa azkarrago egiteko. Bai berezia dela!!

     Bukatzeko, irakaslea utzi genuen marmeladari bueltak ematen, eta gu bitartean, gure xabi maitiarekin baserriaren ingurua ezagutzera joan ginen. XVI. mendeko baserria den arren, ez du ematen, eguzki-plakak ere badauzkate eta. Ekosistema oso bat sortu dute etxearekin batera, landare eta zuhaitz guztiek bizitzeko zikloa bete dezakete produktu kimikorik erabili gabe.Oso polita da ikustea zein inplikatua dagoen ingurumenarekin, argi eta garbi ikusten da berarentzat ez dela ahalegin bat, baizik eta oso gustora egiten duela.
        Konturatu ere egin gabe goiza bukatzear zegoen, marmelada boteetan sartzeabakarrik falta zitzaigun. Horrela egin genuen, pozez beteta. Agur esan baino lehen bitxikeria bat azaldu zigun, nola zeunden lotuta sagarrondo zuhaitzak Venus planetarekin, izugarria da! Baina beno, nekatuta nagoenez hurrengo kapitulorako utziko dut gaia...Eskerrik asko Xabier jauna!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario