Musikatik bizitzeko, musikaz zeharo maiteminduta egon behar duzu. Futbolean gertatzen den bezala, oso musikari ona izan behar duzu musikatik bizi ahal izateko, bestela, bizitza osoa emango duzu asko lan egiten eta gutxi irabazten.
Garaiak erabat aldatu dira, eta haiekin batera, musika ikusteko daukagun modua ere aldatu da. Antzinean, bi motatako musikaria zeuden: Alde batetik, herriz herri ibiltzen zirenak, alegia, herriko jaiak alaitzen saiatzen zirenak (beste musikarien abestiak abesten, noski). Eta beste aldetik, “famatuak” zirenak. Haiek disketxeen bidez bere abestiak grabatzen zituzten, disko bat sortzeko. Baina, diska grabatzeaz gain, diskografikakoek lortzen zuten ospetsua, bai telebistan, bai irratian agertzea, baita kontzertuak ematea ere. Horri esker guztiak irabazten zuten dirua, hala abeslariek, nola disketxeek.
Denboraren poderioz, edo hobe esanda, interneteren poderioz, gero eta zailagoa da abestetik bizitzea. Gaur egun, ia-ia gehienok internet etxean daukagu, eta internetarekin edozein motatako musika dohainik eskura dezakegu. Duela hamar urte mila pezeta, gutxienez, ordaindu beharra geneukan edozein abeslariren hamahiru abesti entzuteko. Orain, ordea, klik batean munduko abesti guztiak ordenagailuan dauzkagu. Eta hori gutxi izango balitz bezala, badaude tresna txiki-txiki batzuk erraztasun handia ematen digutenak, zeinek leku batetik bestera musika aldean eramaten laguntzen gaituzten, pisua nabaritu barik. Hamaika ikusteko jaioak gara!
Orain arte, kontsumitzaileentzat oso erraza izan da musika deskargatzeko prozesua, batez ere, merkea. Baina, gobernuak serio jartzen ari dira, eta badirudi, zer edo zer kobratzen hasi nahi dutela. Etikaren ikuspuntu batetik oso logiko irudituko zaigu, bat nator. Kontua da ez naizela batere fiatzen. Nork irabaziko ote du ordainduko dugun dirua? SGAE, teorian, lan hori egiten ari zen; hala ere, egundoko iruzurra zela ikusi genuen aurreko urtean. SGAEren buruak nahikoa sos irabazten ari baitziren gure lepotik, eta gogorrena, haien lankideen lepotik.
Bukatzeko, kontatuko dizuet bitxikeria : pasa den hilean Harkaitz Canoren hitzaldi batean egon nintzen, eta oso politak izan ziren bere hitzak. Argi utzi zuen bitartekaria dauden momentuan haiek, hots, artistek, diru gutxi kobratzen dutela norbaitek bere obra deskargatzeagatik ordaintzen duenean; erosleak, ordea, diru dexente ordaintzen du. Jendeari prezioa bidezkoa iruditzen ez zaionez, ebastea erabakitzen du. Baina, zer gertatzen da prezioa bidezkoa denean? Bada, bere esperienziatik esan zuen baietz, jendeak ordaintzen duela. Orduan, zer esanik ez daukat…
No hay comentarios:
Publicar un comentario