2012-03-20

TXOTX


          Duela zortzi bat urte, estreinakoz, joan nintzen benetazko sagardotegi batera. Esperientzia izugarria iruditu zitzaidan, Euskaltegiko jendearen artean autobus bat hartu genuen, Astigarragatik hurbil dagoen baserri batera abiatu ginen, eta, bat-batean, egundoko giroa sortu zen. Orduz geroztik, bi urtean behin “txangoa” errepikatzea gustatzen zait.

            Urtero, urtarrilaren amaiera alderan sagardotegiek irekitzen dituzte euren ateak denboraldi berriari ekiteko. Euskal Herrian 15 bat milloi litro sagardo egiten dira, eta ia-ia guztiak hemengo sagarrekin eginda daude. Astigarragako eta Hernaniko sagardotegiak ospetsuenetakoak dira. Bazter guztietako taldeak etortzen dira; bai Euskaditik, baita kanpotik ere. Gainera, edaria bakarrik ez da ona, janaria ere oso berezia da, nahiz eta beti menu bera izan. Menua lau platerrez osatua dago: Bakailau tortilla, bakailaua piper berdez lagunduta, txuleta, eta intxaurrak gaztarekin postre. Normalean osagaiek “eusko-labela” daukate, horregatik, kalitate handiko janaria da.

            Dena den, adineko pertsonak gazteak bezain pozik ez daude. Haien ustez, sagardotegiko tradizioaren mamia galdu da; gaur egungo gazteek mozkortu baino ez dutela nahi esaten baitute. Sagardotegi asko talde handiei sarrera debekatzen hasi dira, eta horrela, giroa hainbeste ez kutsatzea lortu nahi dute.

            Baina, zer gertatuko ote da jendeari joaten uzten ez badiote? Batzuetan, oso zaila da tradizioa eta gaur egungo modak elkar bizitzea; horrela izanda ere, oreka bilatu behar da jende guztia pozaren-pozez joan dadin; hala gazteak, nola helduak.

            Hala eta guztiz ere, segur aski azkenean emaitza ez da batere txarra izango, Euskararekin gertatzen den bezala, adibidez. Euskal Herrian pozik egon beharko genuke kultura handiko herria baikara, eta badirudi urte askotarako horrela izango dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario